XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AEKren sorrera eta bilakaera:

3.1.- AEKren sorrera:

AEKren sorrera ez da bat-bateko gertaera bat, prozesua baizik.

Prozesua azaltzeko zenbait errealitate kontutan hartu behar dira.

Batetik, AEK agertu baino lehen, iadanik helduen euskara irakaskuntzan erakunde nagusi bi arituak ziren, Alfabetatze Batzordea Bizkaian eta Gau Eskolen Elkartea Gipuzkoan (16) Ikus. ODRIOZOLA, J.M.: Alfabetatze kanpaina Gipuzkoan. Anaitasuna aldizkaria, 311. zenbakia, 1976.

Bestetik, 1976-1977 ikasturtean helduen euskara irakaskuntzan ikasle gorakada paregabea suertatu zen, %300ekoa, hain zuzen ere.

Hona hemen Pedro Mari Legarretak herrialdeka eta eskualdez eskualde eskaintzen dizkigun ikasle kopuruen datuak.

Datuok AEKk eta Siadecok jasoak dira.

1976-77 ikasturteko datuak (17) LEGARRETA, Pedro Mari: Alfabetatze Euskalduntze Mugimenduaren oraingoaz eta geroaz, Jakin, 4. zenbakia. 1977ko Urria-Abendua.

ARABA / tokia; ikas. / Dulantzi: 40 / Ehari: 25 / Araia: 25 / Oion: 24 / Kanpezu: 29 / Agurain: 114 / Aiara: 200 / Legutio: 20 / Murgia: 22 / Gasteiz: 1547 / BIZKAIA / tokia; ikas. / Bilbo: 5500 / Ezk. Ald.: 2100 / Uribe K.: 2000 / H. Uribe: 954 / Durang.: 516 / Arratia: 200 / Txoriherri: 196 / Busturialdea: 366 / Uribe B.: 82 / Lea-Artibai: 233 / 12144